Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Biga 8. Aldaketak datoz!

Biga 8. Aldaketak datoz!

Romain Pujol; Vincent Caut

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial ASTIBERRI EDICIONES 64 páginas Año 2026
12,00 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

Biga bihurrikerietan aditua da, eta jolastokiko izarra. Halere, haren botereek ezin dute edozer lortu; hain zuzen ere, ezin izango du ekidin Banbu, duen lagunik onena, etxez aldatzea. Gainera, hark ez dio ezer esan! Zer egingo du Bigak traizio horri erantzuteko? Adi planari: lehenik, ez dio gehiago hitz egingo Banburi; ezin du sinetsi nahita horrenbeste mindu izana. Eta, bigarrenik, beste lagun on bat bilatzea; hura asmatu behar izatea ez da arazo bat izango…

Bilduma honek euskarazko irakurleen etxeak eta bihotzak hartu ditu, eta 20.000 ale baino gehiago saldu dira jada. Zortzigarren argitalpen honetan, haur guztiek bizi dituzten egoerak izango ditugu irakurgai: lagunen artean sekretuak egotea, maite dugun norbaitek alde egitea, mendekua hartzeko nahia…

Edonola ere, Romain Pujol gidoilariak oreka perfektua lortzen du landutako gaien seriotasunaren eta komikia ardatzen duen umorearen artean. Horrez gain, Vicent Caut marrazkilariaren trazua ere nabarmentzekoa da: aurreko argitalpenetan baino dinamikoagoa da, cartoon estilokoa ia. Egileak adierazi duenez, “ez da horren estatikoa, bizitasun handiagoa du”. Ez dugu inolako zalantzarik, Bigak beste abentura asko biziko ditu.

Detalles del libro
Editorial
ASTIBERRI EDICIONES
Colección
Txikiberri
Formato
Tapa blanda
Páginas
64
Año
2026
Idioma
Euskera
ISBN
9788410332225
¿Alguna duda? Contáctanos