Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Biga. Benetan identifikatu gabeko animalia (Avni = euskara)

Biga. Benetan identifikatu gabeko animalia (Avni = euskara)

Romain Pujol; Vincent Caut

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial ASTIBERRI EDICIONES 64 páginas Año 2026
10,00 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

Eskolara berriz! “Animalia” lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka.

Eta zer esan haren botere eta ahalmen ikaragarriez, haiei esker bihurtu baita Biga eskolako patioko izarra, eta bide batez gorengo maila kendu baitio Leoi kameleoiari? Biga "benetan identifikatu gabeko animalia" da, eta txundituta uzten ditu denak, hunkituta eta liluratuta haren fantasiaz eta berezitasunaz. Eta, azken batean, adiskide handi bat besterik ez balitz? Heroi txiki berri bat, jatorra eta atsegina.

Gidoiak bi orrialdeko abenturatan egituratuta daude, eta modu xaloan lantzen ditu gai garrantzitsuak: desberdintasuna, bullyinga edo adiskidetasuna. Umorea, jakina, funtsezkoa da eta nonahi ageri da Vincent Cautek samurtasun grafiko handiz marrazten dituen kontakizun hauetan. Horrez gainera, albumaren amaieran irakurleak orri bikoitz bat aurkituko du Bigarekin eta bere adiskideekin jolasteko. Sail hau Ariol arrakastatsuaren editoreek argitaratu dute Frantzian, eta 40.000 aletik gora saldu ditu.

Detalles del libro
Editorial
ASTIBERRI EDICIONES
Colección
Txikiberri
Formato
Tapa blanda
Páginas
64
Año
2026
Idioma
Euskera
ISBN
9788417575854
¿Alguna duda? Contáctanos