Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
CYBERPROGRAM 2.0. Cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa

CYBERPROGRAM 2.0. Cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa

Maite Garaigordobil Landazabal; Vanesa Martínez Valderrey

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial Ediciones Pirámide 304 páginas Año 2017
26,95 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

Bullyinga eta cyberbullyinga, haien hedapena eta eraginak (antsietatea, depresioa, somatizazioak, eskola-arazoak, etab.) direla eta, prebenitu eta landu beharreko arazoa dira. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxeak, ikasleak eta familiak barne hartuko dituzten hezkuntza-neurriak hartzea.

Liburu honetan cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa bat aurkezten da, zeinak lau helburu baititu:

Bullyinga, cyberbullyinga eta fenomeno horiei loturiko rolak identifikatzea eta kontzeptualizatzea.

Bullyingaren eta cyberbullyingaren ondorioak aztertzea biktimengan, erasotzaileengan eta ikusleengan. Horretarako, egoera horietan kritikoak izateko eta salatzeko gaitasuna indartuko da.

Bullying- eta cyberbullying-jokaerak prebenitu edo/eta haiei aurre egiteko estrategiak garatzea.

Zeharkako helburuak sustatzea: esaterako, enpatia garatzea, kooperazioa bultzatzea, emozioen adierazpena gehitzea, etab.

Esku-hartze mota hori psikologian edo/eta hezkuntzan aditua den pertsona batek garatuko du, zeina hezkuntza-testuinguruetan eta testuinguru klinikoetan arituko baita nerabe-taldeekin. Cyberprogram 2.0 esperimentalki baliozkotu da, eta eraginkorra dela baieztatu da. Esperientzia horri esker, arazoak konpontzeko estrategia kooperatiboak, jokabide sozial positiboak, autoestimua eta enpatia areagotu ziren.

Era berean, esku-hartzearen ondorioz, eskola-indarkeriako motei loturiko bullying- eta cyberbullying-jokaerak eta pertsonen arteko arazoak konpontzeko estrategia oldarkorren erabilera gutxitu ziren.

Detalles del libro
Editorial
Ediciones Pirámide
Colección
Ojos Solares - Programas
Formato
Tapa blanda
Páginas
304
Año
2017
Idioma
Español
ISBN
9788436838503
¿Alguna duda? Contáctanos